2008/11/22

Pagina de inicio Udalbide
Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

  • Oreki eta Udalbidek lanketa hitzarmena sinatu zuten


    Oreki eta Udalbidek lanketa hitzarmena sinatu zuten 2008/11/21
    Kirola / Euskal Herria

    Oreki Elkarteak denboraldiko txirrindulari taldea aurkezteaz batera, Kirol-Etik programa eta lankidetzaren berri eman zuen, laguntzailea izan duen Udalbide Elkarlan Elkartearekin batera.

    Programaren aurkezpena eta hitzarmenaren sinaketa azaroaren 17an burutu zen Koldo Mitxelena Kulturgunean, bertan, Orekiko ordezkariak eta Udalbideko lehendakaria, Julian Eizmendi eta zuzendaria, Jose Luis Mendoza egon ziren; azken honek Orekik Udalbideren lankidetza eskertzeko eginiko oroitagarria jaso zuen.[+]

  • Navarra. Historia del euskera, Jose Maria Jimeno Jurioren liburuaren aurkezpena


    Navarra. Historia del euskera,  Jose Maria Jimeno Jurioren liburuaren aurkezpena 2008/11/19
    Kultura / Jimeno Jurio Obras Completas

    Liburuaren aurkezpena Udalbideko Iruñako egoitzan burutu zen pasa den azaroaren 18an. Udalbide, Pamiela eta Euskara Kultur Elkargoak lagundutako bildumako 37.zenbakia dauka eta 613 orri.

    Aurkezpenean, Jose Luis Mendoza (Udalbideko zuzendaria), Roldan Jimeno Aranguren (Bilduma osoaren koordinatzailea) eta Jose Luis Nieva Zardoya (hitzaurrearen egilea) egon ziren.[+]

  • Sorkuntzaren merkatu berria


    Sorkuntzaren merkatu berria 2008/11/17
    Kultura / Iparraldea

    Ohiko dantza eta musikaren arloko sorkuntzak ezagutarazteko leku bat izatea nahi dute Bihar Herri Miarritzeko jaialdi berria. Lehen edizioa bukatua da, sortzaile eta hedatzaileen arteko bilgune bihurtzea izan da zioa. Horretarako, Euskal Herri osoko eta Espainia eta Frantziako 200 bat programatzaile, jaialdi arduradun eta azpiegitura kulturalen arduradun gonbidatu zituzten jaialdiaren gibelean diren Herri Soinu eta Iparraldeko Gaiteroak elkartekoek.[+]

  • Hogei urtez uhinetan


    Hogei urtez uhinetan 2008/11/13
    Komunikabidea / Nafarroa

    Euskalerria irratiak orain 20 urte egin (azaroak 7) zuen bere lehen emisioa, eta urteurrena ospatzeko saio `ikusgarria´ eskaini zuen Barañaingo auditoriumean.


    Saio ikusgarria prestatu zuten Euskalerria irratikoek Barañaingo auditoriumean. Bazuten zer ospatua. Hogei urte bete ziren lehen emisioa egin zutenetik, eta lagunekin bilduta egin nahi izan zuten festa. Kableak, mikrofonoak eta bestelako gai guztiak hartu eta jende aurrean egin zuten, horregatik, urtebetetze saioa; bat baino gehiago ahotsa baino erakustera ohituta ez dagoenaren lotsa apurrarekin.[+]

  • Gernika aldizkari digitalak Errusia eta Euskal Herriaren arteko topagune izan nahi du


    Gernika aldizkari digitalak Errusia eta Euskal Herriaren arteko topagune izan nahi du 2008/11/11
    Diaspora

    Teknologia berriei esker euskal-errusiar konexio indartsua sortu da sarean: batetik, Roberto Serrano euskal hizkuntzalaria, eta bestetik Roman Ignatieff etnografoa, Alexander Arkhipov hizkuntzalaria eta Alexander Grenkov webgune diseinatzailea. Euskal kultura Errusian ezagutzera emateko asmoarekin taldetxoak Gernika aldizkari digitala sortu du eta bere webgunetik Euskal Herria, euskara eta euskal literaturari buruzko informazioa ematen dute, besteak beste, errusieraz eta euskaraz. Etorkizunerako euskal literatur lanak plazaratuko dituen argitaletxea sortu eta Moskun euskal aste bat antolatzeko asmoa dute.[+]

  • Josu Legarretak, Txileko Euskal Astea inauguratu zuen


    Josu Legarretak, Txileko Euskal Astea inauguratu zuen 2008/11/07
    Diaspora

    Euskal Gizataldeekin Harrematarako Zuzendariak, Josu Legarretak, Txileko Euskal Astea inauguratu zuen.

    Urriak 29an Txileko Euskal Astea hasi zen eta azaroaren 2an amaitu. Euskal Gizataldeekin Harrematarako Zuzendariak, Josu Legarreta; Euskal Etxearen Lehendakaria, José María Narvarte; Jon Erdozia, Euskadiko Delegatua Txilen eta Koldo Atxutegik, Eusko Jaurlaritzaren Aholkularia, hasierako ekitaldian parte hartu zuten.[+]

  • Euskal idazleak Frankfurteko Liburu Azokan partaide


    Euskal idazleak Frankfurteko Liburu Azokan partaide 2008/11/05
    Diaspora

    Euskal kulturak aurten ere bere lekua izan du Frankfurteko Liburu Azokan, Alemanian, Euskal Editoreen Elkartearen eta Eusko Jaurlaritzaren eskutik. Azokara bildu zen euskal ordezkaritzan Miren Azkarate Kultura sailburua eta Aingeru Epaltza, Anjel Lertxundi eta Jokin Muñoz idazleak izan ziren, besteak beste. Epaltzak eta Lertxundik liburuak argitaratu berri dituzte Alemanian eta aurkezpen bira egingo dute Frankfurten bertan hasi eta Berlin, Essen eta Paderborn hirietan barna, Bost_Kultura literatur agentzia euskal-alemaniarrak antolatuta.[+]

  • Gaindegiak eta Udalbidek lankidetza hitzarmena sinatu dute


    Gaindegiak eta Udalbidek lankidetza hitzarmena sinatu dute 2008/11/03
    Ekonomia / Euskal Herria

    Udalbideko ordezkariek (Julian Eizmendi eta Jose Luis Mendoza) eta Gaindegiakoek (Xabier Isasi eta Joxe Mari Zendoia) lankidetza hitzarmena sinatu zuten (2008-10-28) Donostiako Koldo Mitxelena liburutegian burututako agerraldian.

    Lankidetza hitzarmen honen bitartez Udalbidek Gaindegiak euskal herriko dimentsio ekonomiko eta sozial nagusien indizeak ezagutzera emateko antolatzen dituen ekimenak babestu nahi ditu.

    Egitasmo honen barruan 2008an zehar zenbait hitzaldi, formazio saio bat eta hainbat argitalpen kaleratzeko babes ekonomikoa emango dio Udalbide udal elkarteak Gaindegiari.[+]

  • Lurrama, iaz baino mamitsuago


    Lurrama, iaz baino mamitsuago 2008/10/31
    Ekonomia / Ipar Euskal Herria

    Laborantza iraunkorraren azokak animazio anitz eskainiko du Xaho kaian, beste urte batez Udalbiden laguntzarekin.

    Hirugarren aldia du Lurrama azokak, eta iaz baino eskaintza zabalagoarekin datoz antolatzaileak. Iaz 35.000 lagunez gora erakarri zituen Lurramak, eta aurten orduko eskaintza hobetu nahi dute, publiko zabal horri begira. Aurten, laborantzako produktuez gain, arrainak ere tokia izanen du, arrantzaleek egunero arrain freskoa salduko baitute. Iaz bezala, Baionako Xaho kaian (Baiona Ttipiaren bazterrean) iraganen da laborantza iraunkorraren azoka. Azokak urriaren 31an irekiko ditu ateak, 10:00etan, eta igande arrats arte iraunen du.[+]

  • Saio ikusgarria Euskalerria irratiaren 20. urteurrena ospatzeko


    Saio ikusgarria Euskalerria irratiaren 20. urteurrena ospatzeko 2008/10/30
    Komunikabidea / Nafarroa

    Hogei urte egingo ditu aurten Euskalerria irratiak martxan, eta urtebetetze festa antolatu dute azaroaren 7rako. Era ikusgarrian ospatuko dute, gainera, jende aurreko irratsaioa eskainiko baitute Barañaingo auditorioan. Ezohiko saioa izango da, hainbat musikariren zuzeneko emanaldien eta hainbat pertsona ezagunen laguntza izango dutelako.

    20 urte lizentziarik gabe lanean, eta `dialean orekari lanetan´ aritu direla diote irratiko kideek. Baina azpian `sarerik onena´ zutela jakitun, `entzuleek, kolaboratzaileek, bazkideek, babesleek eta iragarleek osatutakoa´.[+]


Urbasan Bagara

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©